Ainize Sarasola. Ultraindarkeriak / Ultraviolence
Ainize Sarasola. Ultraindarkeriak / Ultraviolence
Ainize Sarasolak (Orio, 1984) arte plastikoen arloan garatu du bere ibilbidea. Batez ere hiru esparru artistikoetan mugitzen da: pintura, collagea eta marrazkia, eta azken ingurune horretan garatu du gehien bere praktika artistikoa.
2021ean Egile Saria jaso zuen
Ultraindarkeriak / Ultraviolence erakusketak, Ainizeren lanak 70. hamarkadako genero literario erromantiko eta misteriozkoarekin -pulp generoarekin- duen lotura agerian jartzen duen marrazki lagina biltzen du eta bere prozesu eta teknikan barrena eramaten gaitu. Bai kontzeptu-mailan, bai teknika, euskarri eta lengoaia artistikoen aniztasun-mailan; erotismo erromantikoaren eta artistaren agresibitate bikainaren arteko marra gorri mehe eta sotila agerian uzten du erakusketa honek.
Gainera, eta erakusketa honetarako, Katixa Agirre idazleak site specific lan baten sorkuntzan parte hartu du, “maitasun erromantikoaren” kontzeptu hedatuaren ingurruan bost literatur pilua sortuz. Bost testu hauek, egoera eta paisaia gogoangarrietara eramaten gaituztenak, eta gaur egungo kontzeptuei lotutako eszenak planteatzen dizkigute; indarkeria matxistarekin, bakardadearekin, polimaitasunarekin, teknologiekin, zaintzarekin eta, azken batean, erromantizismoaren paradigma estandar eta ezarritakoen gainean hausturak nabarmenduz.
Testuak, ehunezko piezetan interpretatu ditu gero Ainize Sarasolak eta idazlearen testuekin batera pieza bakarra osatzen dute.
Gero, Ainize Sarasolak ilustratutako ehun-piezetan interpretatu dira testuak, eta idazlearen testuekin batera pieza bakarra osatzen dute.
Ganbara, 3. solairua
Ekainaren 16tik uztailaren 9a arte
Asteartetik ostiralera: 16:00 / 20:00
Larunbatetan: 11:00 / 14:00
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04