Aisiaren aurkikuntza

XIX. mendean aisia nobleziaren eta kleroaren ondare esklusibo izatetik, burgesiaren bizitzaren parte izatera pasa zen. Soziabilitate informalaren esparru eta kultur ekintza eta zentru berriak agertu eta garatu ziren; hala nola, kafe eta tertuliak, museoak edo kasinoak. Kontenplaziozko eta neurrizko aisia zen nagusi: irakurketa, eztabaida hezigarria, ibilaldia, antzerkia eta arteak.
Aisiaren aurkikuntza erakusketak XIX mendeko burges aisia (kasinoak, dantza saloiak, antzerkia, kafe eta tertuliak, erakusketa unibertsalak, museoak, panoramak eta zirkoa) eta herri aisia (zezenak, pilota eta erromeriak) lantzen ditu.
Edukiak
Azpimarratzekoa da erakusketako gaien eta Zarautzko Photomuseumek maileguan utzitako pieza multzoaren arteko elkarrizketa. Gipuzkoako Foru Aldundiak duela gutxi eskuratutako material bildumaren zati dira eta XIX. mendeko hainbat jolas ekintzakin lotuta daude: antzerkia, dantza, zirkoa edo erakusketa unibertsalak.
Madrilgo Historia Museoko, Cerralbo museoko, Baionako Euskal Museoko, Donostiako San Telmo Museoko, KOLDO MITXELENA Kulturuneko eta Donostiako Udal liburutegiko grabatu, objektu eta oleoak ere daude ikusgai.
Erakusketaren katalogoa argitaratzeko XIX. mendeko ikerketan adituak diren irakasleen lankidetza izan da, Euskal Herriko Unibertsitateko Joseba Agirreazkuenaga, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko María Zozaya Montes eta Luis Ángel Sánchez Gómez baita Grenobleko unibertsitateko Pierre Géal ere. Halaber, katalogoak, Harkaitz Cano idazlearen eskutik, gaiaren literatur ikuspegia duen lan bat ere aurkezten du.
Erakusketaren webgunea
Erakusketari buruzko post-a Gipukoakultura.net-en
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17