Aizkibel funtsa
Aizkibel funtsa
Jose Francisco Aizkibel Epelde Azkoitian jaio zen 1798an. Gizon ikasia eta kezkatua, Europan zehar ibili zen (San Fernando dukearen idazkari partikularra izan zen), era guztietako liburuak biltzen, liburu teknikoak batik bat. Horri esker, eta euskarak, orokorrean, eta gramatika eta lexikologiak, bereziki, sortzen zioten jakin-minak eraginda (lexikologian, Euskeratik erderara biurtzeko iztegia izenburukoa da bere lau hiztegietatik ezagunena), berebiziko liburutegi bat osatzera iritsi zen eta, hiltzean, Gipuzkoako Foru Aldundiari eman zion. Aldundiaren liburutegiaren sorreran (gaur egun Koldo Mitxelena Kulturunea), dohaintza horrek osatu zuen funtsen lehen sorta.
Funtseko 1.258 agiriak digitalizatu dira eta, horri esker, 1.000.000 irudi baino gehiago erantsi zaizkio liburutegiko bilduma digitalari.