Alarma-egoeraren luzapena

Erabiltzaile agurgarriok,
Azken egunotan komunikabideetan dagoeneko entzun eta irakurri duzuen bezala, alarma-egoera maiatzaren 9ra arte luzatu da. Egoera horretan, eta pandemiaren hedapena saihesteko, liburutegiok eta gainerako erakunde eta entitate kulturalok publikoari itxita jarraitu behar dugu.
Gauzak horrela, jakin ezazue ateak itxita bada ere, guk lanean dihardugula eta, beraz, sortzen zaizuen edozein zalantza edo behar duzuen edozein informazio-eskaera argitzeko prest jarraitzen dugula ohiko kanaletan (telefonoa 943.11.27.60 eta posta elektronikoa kmliburutegia@gipuzkoa.eus).
Iristen den bezala joan ere badoa dena, izan dezagun pazientzia pixkat,
KM Liburutegia