Alberto Moravia (1907-1990)
Alberto Moravia Erroman jaio zen, 1907ko azaroaren 22an, eta 1990eko irailaren 26an hil zen; horrela, beraz, orain betetzen dira 25 urte, hil zela.
Oso gazte zela, hezurretako tuberkulosi baten ondorioz, ezin izan zuen aurrera eraman bizitza arrunt bat, 18 urte arte ospitaleratuta egon baitzen.Ikasketak ezin izan zituen ohiko moduan egin, baina irakurtzera zaletu zen -klasiko guztiak, eta, batik bat, idazle frantziarrak eta alemaniarrak- eta idaztera ere zaletu zen. Hori horrela, eta, pixkanaka, literaturak idazle bikain bat irabazi zuen.
Haren obra literarioak gordintasunez kritikatzen du garai hartako gizarte europarra, estilo soil, baina, aldi berean, errealista batekin. Estilo hori bazegoen, dagoeneko, haren lehen eleberrian, Gli indiferenti (Axolagabeak) izenekoan.
La mascherataizeneko nobela berriak buruhauste handiak ekarri zizkion Mussoliniren erregimen faxistarekin, bere herrialdetik alde egin behar izateraino.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, eleberri hauek argitaratu zituen: Erromako emakumea;L'amore coniugale e altri racconti, kontakizun laburren bilduma; eta Il conformista (Konformaerraza).Horren ondoren iritsi ziren La ciociara, La noia (Asperra), La mentira, L'uomo che guarda, La disubbidienza eta Racconti romani.
Horietako lan batzuk zinemara eraman zituzten ospe handiko zuzendariek, hala nola Luigi Zampak, Mauro Bologninik, Bernardo Bertoluccik, Jean-Luc Godardek eta Damiano Damianik.
Oso interesgarriak izan ziren, baita ere, prentsarako egin zituen kolaborazioak (Il Popolo di Roma, Il Mondo, eta, batik bat, Il Corriere della Sera).Nuovi Argomentiizeneko literatur aldizkari ospetsua sortu zuen.
KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegitik gonbidapena luzatzen dizuegu idazle italiar handi horren obra ezagutzera etortzeko.