Album berria eta komikia argitaratzeaz solasaldia
Ostegunean, urriak 13, Xabiroi aldizkarian argitaratu den Museo bilduma seriea argitaratuko da album moduan. Xabiroi aldizkariak urtero argitaratzen du album bat aldizkarirako sortutako komikiekin, euskaraz eta euskal egileek egindako lanak izaten dira. Irati, Tele Atoi, Piztia otzanak, Haur besoetakoa, Anubis 3.0, Zebra efektua, Azken garaipena eta Kortsarioen ostatua izan dira orain artekoak.
Komiki argitaratu askoren atzean, argitaratzailearen lana egoten da erdi ezkutuan. Komikigile eta komikiaren arteko zubi lana zein den erakutsiko digute solasaldi batean. Lan honi buruz hitz egiteko bilduko ditugu izen handiko hiru argitaletxetako editoreak: Fernando Tarancón (Astiberri), Joseba Basalo (Aleta) eta Mikel Soto (Txalaparta).