ALDEE-k antolatutako jardunaldiak ekainaren 12an eta 19an
Ekainak 12 eta 19an, ALDEE-k (Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio zentroetako profesionalen Euskal Elkartea) jardunaldi batzuk antolatu ditu “Gure liburutegien etorkizuna: administrazioen arteko kooperazioa eta profesionalen arteko kooperazioaren bidetik” izenburupean.
Jardunaldi hauen helburua, etorkizun hurbilera begira, herritarrei zerbitzu hobeak eskaintzeko prestatzea da; administrazioaren eta profesionalen kooperazioan oinarritutakoak, hain zuzen.
Esan bezala, jardunaldiek bi saio izango dituzte:
- Ekainaren 12an, 9:30tatik 14:30ra (Deialdi irekia, nahi duen orok parte hartu dezake):
Saio informatiboa izango da. Euskadiko liburutegiei buruz FGSR (Fundación Germán Sánchez Ruipérez)-ek egindako txostenak aurkeztuko dira, eta, ondoren, EAE mailan liburutegien esparruan dauden politikak ezagutuko ditugu Eusko Jaurlaritzako ordezkarien eskutik
- Ekainaren 19an, 9:30tatik 14:30ra (Deialdi murriztua, lan dinamika eraginkorra izan dadin):
Bibliotekariz eta politikari zein teknikariz osatutako lan mahaiak antolatu dira, ideia eta proposamenak partekatzeko asmoarekin.
Ostegun honetako jardunaldian parte hartzeko, beharrezkoa da izen-ematea egitea aurretik: http://www.aldee.org/eu/index.php