Alejandro Casona (1903-1965)
Alejandro Casona XX. mendearen lehen erdialdeko dramaturgo espainiar bat izan zen, eta egun hauetan betetzen dira 50 urte hil zela.
Antzerkigintzan hasi aurretik, olerkigintzan ibilaldi labur baina zorionekoa egin zuen Flor de leyendas izeneko lanarekin, 1932ko Literaturako Sari Nazionala irabazi baitzuen.
Geroxeago, antzerkigintzan sartu zen buru-belarri, eta La sirena varada izeneko obra argitaratu zuen, haren lanik gorenetako bat,eta Lope de Vega saria lortu zuena.
Gerra Zibilaren ondorioz, Espainian egiten zuen lana etenda geratu zen pixka batez, Hego Amerikara atzerriratu behar izan baitzuen.Mexikon, Prohibido suicidarse en primavera (Debekatua udaberrian buruaz beste egitea) argitaratu zuen, eta Argentinan, berriz, Las tres perfectas casadas, La dama del alba (Egunsentiko dama), Txalupak jaberik ez, La molinera de Arcos eta Los árboles mueren de pie( Zuhaitzak zutik hiltzen dira) izeneko lanak argitaratu zituen. Azkeneko lan hori arrakasta handikoa izan zen, urte batzuetan etenik gabe antzeztu baitzen.
Aipagarriak dira beste lan hauek ere: La llave del desván, Siete gritos en mar, La tercera palabra (Hirugarren itza), La casa de los siete balcones eta Retablo jovial. 1963. urtean itzuli zen Espainiara, eta Francisco de Quevedori buruzkoEl caballero de las espuelas de oro lana estreinatu zuen. Lan hori maisuki antzeztu zuen José María Rodero aktoreak.
1965. urtean hil zen, Madrilen.
Antzerki zaleek aukera ona izango dute dramaturgo bikain hori gogoratzeko, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegian.