Alexandriatik Helsinkira. Elkarrizketa-mahaiak
Alexandriatik Helsinkira. Erakusketa: Biharko liburutegi guztiak. Elkarrizketa-mahaiak
Zikloaren helburua da elkarrizketan aritzea kulturari buruz eta kulturak gizarte kritiko bat bultzatzean eta sortzean duen garrantziari buruz. Horrela, eta programa osoarekiko zeharkakotasunez, mahaigaineratzen dira, alde batetik, liburutegi eta kultura-zentroen era askotako ereduak, eta bestetik, proiektu nahiz programen askotariko ikusmoldeak eta proposamenak. Izan ere, abiapuntutzat hartuta espazio horien aurkezpena eta haien politikak, hainbat kontzeptu, ideia eta auzi ekarriko dira, argudioak sortuko dituztenak gonbidatuak elkarrizketan aritzeko, bai elkarrekin bai bertaratutako entzuleekin. Hortaz, kultura-eragile ugari egongo dira mahaikide, eta kultura ulertzeko eta pentsatzeko modu ugari mahaian, askotarikoak eta desberdinak denak. Mahaietara gonbidatutako profesionalak izango dira, eztabaidagai izango dituztenak eztabaidagaia bera eta kultura.
Hitzaldi guztiak Koldo Mitxelena Kulturunean izango dira, Areto Nagusian, 19:00etatik 20:30era bitartean.
Otsailaren 20a, asteazkena, 19:00etan *(elkarrizketa, ingelesez eta gaztelaniaz)
Hitza gure buruari eman: kultur zentroa, hiritarrentzako foroa
Partaideak: Anna-Maria Soininvaara, Helsinkiko liburutegia; Alfonso Unceta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuorde ohia; EHUko Soziologiako katedraduna; Edu Galán, Mongolia aldizkaria. Moderatzailea eta elkarrizketa-erraztailea: Eduardo Yañez, Onda Cero irratiko kazetaria.
Martxoaren 6a, asteazkena, 19:00etan *(elkarrizketa, ingelesez eta gaztelaniaz)
Kultura urratsez urrats: liburutegiak haurtzaroan, gaztaroan, helduaroan
Partaideak: Marie Ostergard, Aarhuseko liburutegia, Dokk1; Paola Calasanz “Dulcinea”, Idazlea, blogaria eta youtuberra; Olvido García Valdés, Espainiako Gobernuko Kultura eta Kirol Ministerioa, Liburu eta Irakurketa Sustapenaren zuzendari nagusia. Elkarrizketa bideratzen: Eva Monente, kazetaria, Ser Katea.
Martxoaren 20a, asteazkena, 19:00etan *(elkarrizketa, ingelesez eta gaztelaniaz)
Hurbileko kultura, hiritargoaren kulturaPartaideak: Sergio Dogliani, Idea Store liburutegia, Londres, zuzendari albokoa. Toni Puig, Marka publikoetako unibertsitate irakaslea eta San Lorenzo monastegiko kultura sortzaile eta kolaboratiboko koordinadorea. Manuel Vilas, idazlea. Elkarrizketa bideratzen: Begoña Zubieta Alday, EiTBko kazetaria.
Apirilaren 3a, asteazkena, 19:00etan *(elkarrizketa, gaztelaniaz eta euskaraz)
Kultura ondare etorkizunduna
Apirilaren 10a, asteazkena, 19:00etan *(elkarrizketa, ingelesez eta gaztelaniaz)
Kultura, aniztasunean
Maiatzaren 6a, astelehena, 19:00etan *(elkarrizketa, gaztelaniaz eta euskaraz)
Kulturan inbertitu?
Maiatzaren 16a, osteguna, 19:00etan *(elkarrizketa, gaztelaniaz)
Ezagutzaren urgentzia
*Hitzaldiek itzulpen eta interpretazio zerbitzua izango dute; beraz, ingelesez eta gaztelaniaz direnetan, mahaikideen artean bi hizkuntzetan hitz egitea ahalbidetuko da, gonbidatuen jatorrizko hizkuntza errespetatuz, itzulpen eta interpretazio zerbitzuari esker.