Alfonso Berridi - ibilbidea / trayectoria

Alfonso Berridi
Donostian jaio zen, 1958an.
Artearen Historian lizentziatu zen Madrilen, eta urreztaketa eta polikromia ikasketak egin zituen bertako Arte eta Ofizioen Eskolan.
Marrazkiaren bidez jardun artistikoan murgildu zen. Lehenengo aroan, Madrilgo “movida” garaian, modu naturalean hasi zen sormen eskultoriko figuratiboa, ironikoa eta neurrigabea egiten, non giza pertsonaiek eta jostailu arraroek pertsonaren bakardadearekiko, urruntzearekiko eta estutasunarekiko interes berezia ekartzen diguten gogora.
Eguneroko materialak, material “txiroak” edo industrialak, erabiltzeko zaletasuna zela eta, ehun metalikoak, burdin sareak, adarrak, paperak eta antzerako gauzak erabiltzen zituen bere lanetan eta, horrela, espazio eszentrikoak iradokitzen zituzten bolumenak sortzen zituen, horietako batzuk lirika berezikoak edo oreka formal ederrekoak, eta bere obran etengabe agertzen den kezka azaltzen hasi zen:bizitzeko espazioen irisgarritasun ezarekiko eta gizakion dugun babes beharrarekiko kezka.
Horrela, aro emankor bat hasi zuen, giza irudia alde batera utzi, eta berreskuratutako egurra bihurtu zuen bere lanaren ardatz.
Ondoren, beste material pobre bat –kartoia- erabiltzen hasi zen, eta horrekin giza alderdia agertu zen berriz bere lanetan.
Prentsako binetetako ilustratzaile ere jardun zuen eta lan horrek gizakion gai existentzialetan gehiago sakontzeko aukera eman zion. Bidegabekeria, indarkeria eta gehiegikeria azkar, trebetasunez, sakontasunez eta ironiaz landu zituen.
Horrela bukatzen da, bi aro desberdin lotzen dituen soka: alde batetik, 80ko hamarkadako eskultura figuratiboen eta distortsionatuen ironia, eta, bestetik, azken lanen ironia jakintsua, neurrizkoa eta argia.30 urte joan dira horrela sormen lanean.
Madrilen hil zen, 2013an.
Erakusketa
15.11.27 - 16.01.16
asteartetik larunbatera:
11:00 - 14:00 eta 16:00 - 20:00
(jai egunak izan ezik)
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17