Alfredo Jaar. Hágase la luz. Proyecto Ruanda 1994-1998 / Alfredo Jaar. Light be there. Rwanda Project 1994 - 1998.

1998/9/15 - 1998/11/4
Komisarioa: Vicenç Altaió
Artistak: Alfredo Jaar
Testuak:
Muntaia:
Prentsa oharra:
Alfredo Jaar 1956. urtean jaio zen Santiago de Chilen. Bertan zine eta arkitektura ikasketak egin zituen. 1982a geroztik Nueva Yorken bizi da.Bere ibilbide artistikoaren hasiera hasieratik, Alfredo Jaar lurralde garatuen eta hirugarren munduaren artean ezarri den desberdintasunean eta urruntzean interesatua egon da. Interes horrek historiarekin konpromisoa duen lan bat egitera bultzatu du. Lan horrek bilatzen duena da gaur eguneko historiaren ekintzak eta egiazko gertaerak markatzea, izendatzea eta aipatzea egoera larrien aurrean jendearengan erreakzioak eta erantzunak eragiteko asmoz.
1994an, Ruandan gertatzen ari ziren gertaera larriak bultzatuta, Jaarrek bertara joatea erabaki zuen bere kabuz ikusteko zer gertatzen ari zen lurralde hartan. Lurraldean barrena ibili zen, bertako jendea ezagutu zuen, lurraldearen historiarengatik interesatu zen,...eta bueltatu zenean, berarekin hiru mila argazki ekarri zituen.Izan bedi argia. Ruanda proiektua, 1994-1998 erakusketa bidai horren eta lau urteko lanaren ondorioa da. Lan horiek Ruandan gertatzen ari den genozidioaren aurrean dagoen mundu mailako akintza falta akusatu eta salatu nahi du.
Bere lana irudiaren esanahiari buruzko galdera iraunkor bat da, beti ere irudia hausnarketarako gailu ideologiko eta mental bezala erabiliz. Irudien kontsumoa gizartearen aldetik gehitzen ari dela jakinda eta kontsumo hori pasiboa eta axolagabea dela jakinda, Jaarrek bere instalazioetan testua sartzea hautatu du. Gehienetan testua, oso zorrozki aukeratua, argazkiarekin batera jartzen da eta batzutan elementu nagusi bihurtzen da. Lan horretan irudia desagertu egin da, hobeto esanda, ez da erakusten, ikusleak kutxetan gordeta dauden irudiak deskribatzen dituzten testu desberdinak aurkitzen ditu.
Publizitateko euskarriak ere erabiltzen ditu bere helburuen arabera irudia testuinguruan jartzeko. Instalazioetan irudiak eta testuak argidun kutxetan aurkezten ditu. Kutxa hauek normalean publizitate argazkiak eta mezuak hedatzeko erabiltzen dira. Jarrera kritiko horrek komunikabideen tresnak erabiltzeko aukera ematen dio testuinguru desberdinak sortzeko.
Erakusketa hau Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Bartzelonako Centre d´Art Santa Mónicak (non Primavera Fotográfica-ren barne ikusgai izen zen) egindako elkar lanari esker sortu da.
Alfredo Jaarrek hiru lan berri sortu ditu Koldo Mitxelena Kulturuneko Erakustaretoko erdiguneko espazioan eta patioetan kokatzeko: Epilogue, soinurik gabeko pelikula bat. Bertan emakume baten aurpegia agertzen eta desagertzen da iraungipen zuri batean; Meditation space (Tea) eta Meditation space (Coffee), patioetan jarritako bi instalazio dira, "hausnarketa gune” bezala otuak eta bertan ikusleak lasai lasai jarri daitezke eta erakusketaren gaiaren inguruan hausnartu. Bi instalazio horiek Ruandako produktu nagusietan oinarritzen dira: tea eta kafea, eta beren usainek Jaarrek bere egonaldia eta gero ekarritako oroitzapen tristeak eta zorigaiztoak gogora ekartzen dituzte.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17