Almóndigas del espacio
Daitortkizuet: ez nintzen lan honen iruzkina egiten ausartzen. Gauza handiegiak ez ote nintzen ikusten ari. Han al zeuden hauek baina?
Alabaina, galdera berri bat egin nion nire buruari: ondo pasa al duzu tebeo hau irakurtzen? Erantzun posible bakarra da: “Bai. Baita oso ondo ere”.
Lehenik eta behin, Thompsonek Robin Robot, La gorda de las galaxias edo Slotten Silver Surfer elkarrekin irabiatu dituela ematen duelako.
Bestetik, etenik gabeko abentura honetan izen eta izaera handiko gaiak jorratu arren, narratzailearen estiloa ez delako batere hanpatua. Alderantziz, zuzena eta arina da.
Gainera, protagonista nagusiek eskaintzen duten ikuspuntua oso erakargarria da, bai beraien pertsonalitateagatik, bai eta beraien abiapuntu, izaera eta bizipenengatik.
Space opera ekologiko baten aurrean gaude. Balizko urrutiko etorkizun batean kokatu arren, familiarra eta gertukoa egingo zaiguna. Hemen, baina, erregaia ez da oraindik fosilizatu, benetan egoera ezin organikoan dago hura.
Klasismoa, lan baldintzak eta, noski, familia eta laguntasuna oso presente daude. Familia biologikoa ez ezik, bestelako eredua ere aldarrikatuko du protagonistak.
Kultura popularrarekiko loturak ugariak dira ere, batez ere estatu batuetakoekikoak. Baina dena oso orekatua da.
Umorea eta, batez ere, deabruaren erritmoa eta kolorea dira hau guztia lotzen dutenak.
Eta emaitza, esan bezala, oso ona da. Are, oilasko traumatizatu hiper aditua oso sinesgarria egiten da; zer esanik ez erreplika ematen dion … zea… lumpkina.
Ez izan zalantzarik, haurra ez bazara ere, oso ondo pasako duzu tebeo hau irakurtzen.
Eta haurra bazara berdin.
Almóndigas del espacio
Craig Thompson
Astiberri, 2015
Sir Desastre