Amaia Nausia gonbidatu dugu emakumeek Historian izan duten rola ezagutzeko
Maiatzak 22, 19:30etan (euskaraz)
Amaia Nausia gonbidatu dugu emakumeek Historian izan duten rola ezagutzeko
Gipuzkoako Historiako Pasarte Ezezagunak zikloaren barruan, hurrengo hitzordua Amaia Nausia Pimoulierrekin izango dugu, Nafarroako Unibertsitatean historian doktore denarekin. Hartaz gehiago jakiteko: Entre el luto y la supervivencia: viudas y viudedad en la Navarra Moderna (siglos XVI y XVII) tesia Nafarroako Unibertsitatean defendatu zuen. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Historia Modernoko irakasle elkartua da, Eusko Ikaskuntzaren proiektuen arduraduna, eta Berria, Gara edo Euskalerria Irratiaren ohiko kolaboratzailea, batik bat.
Nausiak topaketa honetan emakumeen rola definitzea izango du helburu, nola pentsatzen, bizitzen eta sentitzen zuten isladatzeko asmoz. Feminitatearen ideala denboran zehar erakustea, hain zuzen ere. Zortea izango dugu XVI. eta XVI. mendeetako euskal emakumeen testuinguruak garrantzi berezia izango duelako gure ponentzian.
Honetaz guztiaz gozatu ahal izango dugu KMKn, Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak parte hartzen duen Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak hitzaldi-zikloari esker.