Amale Arzelus, euskal irratian aintzindaria

AMALE ARZELUS, euskal irratian aintzindaria
Otsailaren 19 batean, duela 94 urte jaio zen euskal irratigintzako lehen emakumea, Amale Arzelus, halere, iadanik ez dago gure artean, 2015ean zendu baitzen. Lehenengo emakumea izateaz gain, lehenengo haurra ere izan zen aktore eta esatari aritu zena euskal irratigintzan, apenas 8 urterekin aitak idatzitako bakarrizketa, antzezlan eta hitzei ahotsa jartzen. Euskal Irratigintzako hasierako garai haien berri izateko, katalogoan dagoen lan honetan topatuko duzu: Euskara hegaz: euskal irratiak 80 Urte : 1932-2012, non gogora ekartzen diren euskal irratsaioaren sortzaileak: Joseba Zubimendi, Ander Arzelus eta Amale Arzelus. Gehiago sakontzeko, Joseba Zubimendiren funtsa dokumentala liburutegian gorde eta digitalizatu da, katalogotik bertatik badago kontsultatzea ere bai.