Ambrosio Velasco eta Javier Echeverría 'Garaikidetasunaren krisia' ziklora helduko dira
Urriaren 5 eta 23an
Ambrosio Velasco eta Javier Echeverría 'Garaikidetasunaren krisia' ziklora helduko dira
Santa Teresa komentuko KMKko Ekitaldi Aretoan Garaikidetasunaren krisia zikloaren bigarren denboraldiko bi ekitaldi berri izango dira. Ambrosio Velasco doktore eta ikertzaile mexikarra urriaren 5ean bertaratuko da eta bi aste geroago, 23an, Javier Echeverría filosofoa.
Solasaldien gaitegiak, ordenean, hurrengoak izango dira: Tiempos indígenas: el movimiento zapatista en México. Honek maien herrien pentsamenduaren eta beren autonomiaren aldeko borrokaren arteko harremana aztertzea du helburu, batez ere Ejército zapatista de liberación Nacional-en borroka, 1994ko urtarrilaren 1etik aurrera, Filosofian Teoria Politikoaren Historia eta Filosofia arloan (Minnesotako Unibertsitatea 1991) doktore den Ambrosio Velascoren eskutik. Crisis de la inteligencia: Gepeto 4 y otros tecnopinochos hizketak, ordea, adimen artifizial sortzailearen (GAI) gorakada berriak, datuen prozesamendu masiboan oinarrituta, krisi sakona eragin du zenbait sektore profesional, ekonomiko eta sozialetan, batez ere GPT-4 txata agertu zenetiko errealitatean jartzen du interesa. Hori argudio izanik, ekitaldiak jorratuko duen gai nagusia izango da GAIk engainatzeko eta edukiak, irudiak, soinuak eta datuak faltsutzeko duen ahalmen handia. Halaber, aipatuko da teknopertsonak eta teknokomunitate artifizialak sortuz norberaren eta taldearen iragana aldatzeko duen gaitasuna, baita informazioan eta komunikazioan duen eragina ere.
XX. mendearen amaierako Modernitatearen Krisiaren ondoren, garaikidearen krisi bati aurre egin behar diogu orain. Hitzaldi eta elkarrizketen ziklo honek zalantzan jartzen du nozio hori, eta denborazkotasuna birdefinitu nahi du, mikrokosmos natural, pertsonal eta komunitarioetan izandako esperientzietatik abiatuta. 19:00etan, urriaren 5 eta 23an Santa Teresa komentuko Ekitaldi Aretoan (Alde Zaharra).