Amets alokatuak Komikitekan
Amets alokatuak
Xabiroi bilduma
Ikastolen Elkartea, 2019
Harkaitz Cano eta Iñaki Holgadoren elkarlana duela urte mordoa hasi zen. Beraien fruituak izan dira Piztia otzanak, Zebra efektua eta Museo bilduma komikiak, aurretik, eta, azkena, Amets alokatuak. Guztiak argitaratu ziren aurrena Xabiroi aldizkarian, zatika, eta, ondoren, album gisa, guztiak Ikastolen Elkartearen eskutik.
Harkaitz Cano idazle ezaguna da, esparru anitzetan parte hartu duena eta parte hartzen ari dena. Iñaki Holgado, berriz, nazioartean sona handiko komikigilea da, zineman zein komikian lanean diharduena.
KMko Komikitekan zuzeneko saio bat eskainiko dute bi artista hauek aurkezle batek gidaturik. Leire Cano elkarrizketatzaile zorrotzak ondo ezagutzen ditu biak, eta bakoitzaren amets, proiektu zein eguneroko lanei buruz arituko dira hizketan zein marrazten, zuzenean eta bat-batean.
Ametsak, alokatuak eta errealak: Harkaitz Cano eta Iñaki Holgado
Aurkezlea: Leire Cano
KM Liburutegiko Komikitekan, abenduaren 16an, 19:00-20:00
Amets alokatuak Arratsean
Amets alokatuak Berrian