Amos Oz (1939- )
Amos Oz-ek, dazle israeldar horrek, bete berriak ditu 75 urte. Hebreeraz idazten duen idazle esanguratsuenetakoa da eta, gaur egun, literatura klaseak ematen ditu Ben Gurion Unibertsitatean. Israelgo Shalom Ajshav bakezale mugimenduko kidea izateagatik nabarmentzen da eta inolako gupidarik gabe gaitzesten ditu Palestinako lurraldean dauden asentamenduak.
2007. urtean Letretako Asturiasko Printzearen Saria jaso zueneta askotan egon da Literaturako Nobel Saria eskuratzeko kinielatan.
Bere obra zabalean honako lan hauek azpimarratu behar dira, beste askoren artean: Hasta la muerte, Un descanso verdadero, Kutxa beltza, Conocer a una mujer, No digas noche, Una pantera en el sótano, De repente en lo profundo, Versos de vida y muerte, El mismo mar, Maitasun eta iluntasunezko istorioa –autobiografia-, Escenas de la vida rural, Entre amigos –ipuinak- eta Israel, Palestina eta Bakea eta Nola sendatu fanatiko bat entseguak.
KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegian jarriko ditugu idazle horren liburuak interesa duen ororen esku.
{jcomments on}