Ana María Matute (1925-2014)
Joan den ekainaren 25ean hil zen Ana Maria Matute, Espainiako gerra ondorengo nobelagilerik garrantzitsuenetakoa eta Espainiako Errege Akademiako kide izandakoa.
Estilo bereziko idazlea izan zen eta gerra ondorengo errealitate politiko eta sozialera maisutasun handiz hurbiltzen gaitu, askotan eragin modernistekin eta batzuetan surrealistekin ere. Kontakizun laburretan eta umeentzako ipuin kontakizunetan ere nabarmendu zen.
Lehen nobeletako batek, 22 urterekin idatzitako Los Abel (Abeldarrak) izenekoak, 1947. urteko Nadal sariaren Aipamen Berezia jaso zuen. Orduz geroztik, sari asko bereganatu ditu, honako hauek, besteak beste: Café Gijón (1952), Planeta Saria (1954), Narratibako Sari Nazionala (1959), Nadal Saria (1959), Haur eta gazte Literaturako Sari Nazionala (1984), Espainiako Letretako Sari Nazionala (2007), Letretako Asturiasko Printzearen Saria (2010) eta Cervantes Saria (2010).
Bere ekoizpen zabaletik obra hauexek aipatu behar ditugu:Abeldarrak, Jaia ipar-mendebaldean, Pequeño teatro, Los hijos muertos, Primera memoria, Gudariek gauez negar, Olvidado Rey Gudú eta Aranmanoth.
KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegitik gonbitea egiten dizuegu nobelagile handi horren obra irakurtzera.
{jcomments on}