Anari Alberdi, Itziar Mínguez eta Garazi Navas batera "Poetika" zikloan
Urriaren 18an, 19:30etan (gaztelaniaz)
Anari Alberdi, Itziar Mínguez eta Garazi Navas batera "Poetika" zikloan
Itziar Mínguez poetak elkarrizketa egingo dio Anari Alberdi abeslari eta idazleari, duela gutxi gaztelaniaz kaleratu delako Demoliciones Controladas obra, euskarazko eta gaztelaniara itzulitako kanten argitalpena. Garazi Navas akordeoi joleak ere parte hartuko du elkarrizketa gidatuan.
- Anari Alberdi Santesteban (Azkoitia, 1970)
- Badaramatza urte batzuk argitaratzen, baina plazara liburu formatuan atera zen 2022an, Gari eta goroldiozko (Susa) nobela argitaratu zuenean. Lehen liburua duen arren, haren ahots literarioa ezaguna da aspalditik. Eta orain bigarrena heldu da, Demoliciones Controladas izenekoa, bere ibilbide diskografikoko kanta guztiak euskaraz eta gazteleraz jasotzen dituen liburua, Pepitas de Calabaza argitaletxearen bidez. Hitzak euskaratik gaztelaniara Anarik berak itzuli ditu. Anari Alberdi kantari eta musikari azkoitiarrak honako disko hauek plazaratu ditu: Anari (1997), Habiak (2000), Zebra (2005), Irla izan (2009), Zure aurrekari penalak (2015) eta Epilogo bat (2016). 2018an Adarra Saria eman zioten.
- Itziar Minguez Arnaiz (Barakaldo, 1972)
- Poeta, narratzailea, literatura kritikaria. Zuzenbidean lizentziatua da, Deustuko Unibertsitatean. Honako olerki liburu hauek argitaratu ditu: La Vida me Persigue, Luz en Ruinas, Cara o Cruz, Pura Coincidencia, Wikipoemia, Cambio de Rasante edota Que viene el lobo, besteak beste. Euskadi Literatura Sarietan finalista izan zen 2010ean. Antologia ugarietan topatuko ditugu haren olerkiak. Hainbat jaialdi eta poesia topaketetan parte hartu izan du. Literatura eta telebistarako gidoilari lanak uztartzen ditu. Hiru hamarkada bete ditu fikziozko serieen proiektuak idazten.
- Garazi Navas (Usansolo, 1995)
- Akordeoi-jotzailea da. Ikasketak Musikenen burutu ditu eta hainbat diziplinatako sortzaileekin eta artistekin elkarlanean aritu ohi da, besteak beste, poesia, antzerkia, dantza edo instalazio artistikoa jorratzen dituztenekin. Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin jo izan du hainbat kontzertutan eta, gainera, sari ugari jaso ditu. Gaur egun, musika garaikidearen eta musika tradizionalaren arteko loturaren inguruan ikertzen ari da, interpretazioaren ikuspuntutik, beti ere. Hain zuzen, darabilen instrumentuak bi alderdi horiek dituela deritzo, tradizioa eta abangoardia, akordeoian elkarrekin aldi berean oso gutxitan ikusten direnak.
Beti azpimarratzen dugun moduan, ziklo hau KMK-k antolatzen du eta Jon Obesoren garapena eta Jose Luis Padronen koordinazio-lana ditu. Topaketa horiek guztiak ordu (19:30) eta leku berean (Santa Teresa komentuan, Donostiako Parte Zaharrean) izaten dira.