Anatole Litvak (1902-1974)
Anatole Litvak zinema zuzendaria izan zen, hasiera batean Ukrainatik Alemaniara emigratu zuena eta geroago, Frantziara. Bere lehenengo filmetako batek, Mayerling izenekoak (Espainian “Sueños de príncipe” ) Hollywoodeko ateak ireki zizkion, eta 1936-1979 urte bitartean karrera zinematografiko interesgarria garatu zuen bertan -hiritar amerikarra zen 40ko hamarkada hasieratik-.
Aipatutako Mayerling filma horrez gain bere filmografian azpimarratu behar dira Confessions of a Nazi Spy, City for Conquest, The Battle of Russia, Operation Titanic, The Snake Pit, Anastasia eta The Night of the Generals.
Azaroaren 19tik 24ra bitarteko astean ekarriko dugu gogora haren zinema lana.