Andrés Nagel. Bide bazter
1999/2/25 - 1999/4/24
Komisarioa: Antonio Zaya
Artistak: Andrés Nagel
Testuak: Antonio Zaya, Anjel Lertxundi
Muntaia: Arteka SL
Prentsa oharra:
Andrés Nagel Donostian jaio zen 1947an. Arkitekturako ikasketak 1972. urtean amaitu zituen. Lehenengo erakusketa Donostiako Udaleko Arte Aretoetan egin zuen 1968an. Harrezkeroztik etengabe aritu da erakusketak egiten mundu osoko galeria, museo eta azoketan. Donostian bizi da eta bertan lan egiten du.Bere jarduera artistikoa hasi zuenetik hainbat teoriko eta kritiko bere lana sailkatzen eta joera artistiko jakin batzuen eraginak aurkitzen ahalegindu da. Artearen historia eta iragana ezagutzeak eta onartzeak ez du esan nahi bere horretan geldituta egotea ez eta korronte jakin batekoa izatea ere. Nagelen lanek figurazioaren talde zabalean oso estilo pertsonalarekin bilakatuz doan multzo homogeneo eta koherentea osatzen dute.
Nagelek hizkuntza artistiko ezberdinak erabiltzen ditu eta modu globalean lan egiten du, irudi eta pinturaren prozedurak hiru dimentsioko osagaiekin bateratuz. Muntaia, collagea, nahasketa, elkarketa eta konbinaketa kontzeptuak beti agertzen dira bere lanetan. Ohiko materialak zein industriakoak edo berreskuratuak lantzen ditu, bere konposizioetan jatorri ezberdineko osagaiak eta tresnak trebeki erabiliz eta uztartuz. Genero artistikoak batu eta era guztietako materialak erabiltzeko jarrera sortzaile garaikide hori, Nagelen kasuan, beste jarrera klasikoago bati lotua dago, teknika menperatzearen garrantziari alegia. Artistak berak dioenez behar-beharrezkoa da teknika asimilatuta edukitzea sortze lana egin ahal izateko, baina teknika bera gailendu gabe.
Koldo Mitxelena kulturunean orain aurkezten dugun erakusketak artistaren 68 obra biltzen ditu, gehienak azken hiru urteotan egindakoak.
Erakusketarako katalogo bat egin da eta Antonio Zaya komisarioak artistaren lanari eta bizitzari eta erakusketako obrei buruz egindako testu kritikoaz gain Andu Lertxundiren euskarazko ipuin bat eransten da, “Muga-mugako zirriborroak (edo pipiñoen aurkako kanpaina baten lehendabiziko zirriborroak)” izenekoa, Andrés Nagelen lanean oinarrituta egindakoa hain zuzen. Aipatu ipuina gazteleraz ere argitaratu da, “Bocetos fronterizos (o primeros bocetos para una cruzada contra la popillita)”, Andrés Nagelek propio egindako marrazkiak dituen liburutxo batean.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04