Andrea Camilleri

Gidoigile, zinema zuzendari eta idazle siziliarra uztailaren 17an hil zen 93 urte zituela. Profesionalki antzerki, zinema eta telebistarako gidoiak idatzi eta zuzentzera dedikatu zen eta Erromako Zinematografia Eskola Esperimentalean izan zen irakasle.
Gaztetatik ipuinak, poesiak eta eleberriak argitaratu zituen arren, 1994an Montalbano Komisarioa protagonista zuten eleberri seriea argitaratu zuenean bihurtu zen Italiako idazle arrakastatsuenetako bat. Bere lagun mina zen Manuél Vázquez Montalbán idazle katalanaren omenez aukeratu zuen protagonistarentzat Montalbano izena.