Andrés Sorel

Urtarrilaren 7an zendu zen idazle segoviarra. 1963 arte Alderdi Komunistako kide izan zen eta bere idatziak debekatuta egon ziren Frankoren diktaduran. Garai hartan Europan zehar bizi ziren emigrazio espainiarrari zuzendutako Información Española argitalpena zuzendu zuen Parisen.
Frankoren heriotzaren ondoren, Espainiara bueltatu zen eta zenbait egunkari eta aldizkari ezkertiarretan hartu zuen parte, Liberación egunkariaren sorreran 1984an eta República de las Letras aldizkariaren zuzendaritzan, besteak beste.