Angulemako komiki jaialdi internazionala
Informazio guztia, xehetasunez
Angulemako komiki jaialdi internazionala
Jaialdi hau 1974an inauguratu zen Hugo Pratten kartelarekin eta André Franquin, Burne Hogarth eta Harvey Kurtzmanen parte-hartzearekin, besteak beste. (Liburutegian, Luis Gascaren funtsari esker, jaialdi honen bigarren edizioko kartela dugu katalogatuta). Aldi berean, jaialdi honek Angulema hiria Frantziako eta ia munduko komikien erdigune bilakatu zuen, komikiaren inguruko argitalpen guztiak jasotzen dira Anguleman, komikiaren museo handi bat sortu zuten eta urtez urte gero eta ekimen gehiago lotzen zaizkio hiriari komikigintza ardatz hartuta.
Urteroko hitzordua urtarrilaren amaieran ospatu ohi da, 4 egunez, profesional zein zaleen arteko topaketa berezia sortuz, bai gozamenerako eta baita negoziotarako ere. Azken edizio honetan jaialdiak 14 erakusketa baino gehiago antolatu ditu, argitaletxe eta editoreen standak dituzten 7 areto handi bete ditu, kontzertu eta ikuskizunak burutu dira, marrazki originalen enkanteak, bilera profesionalak, etab. Gainera, milaka marrazkilari, gidoilari, editore eta zalek hartu dute parte jaialdian.
Aurtengo sari eta sarituen artean, hemen duzue zerrenda osoa ikusteko esteka. Saridun guztien artean, The nice house on the lake komiki serieak jaso duena nabarmendu nahi dugu, Alvaro Martinez Bueno Donostian bizi den komikigilea eta James Tynion gidoilariaren lana da komiki hau.
Gure katalogoan saritu hauek topatu ditzakezue: