Animazioari buruzko master class integrala ToonBoom programa erabiliz Sunshine Animation Studiok emanda
Ekainak 22, 10:00etatik 14:00tara eta 16:00tatik 20:00tara.
Sunshine Animation Studioko adituek marrazkigintzan dihardutenei zuzendutako ikastaroa emango dute Komikigunean (Errege-erregina Katolikoak, 16. Donostia) 2Dari buruz.
Madrileko Sunshine Animation 2D animazioaren inguruko ikasgela bat da. 2D animazioaren errealizazioan adituak dira zinea, telebista, publizitatea, bideojokoak eta abarretan. Gainera, enpresako lanez gain bakoitzak bere kabuz hainbat proiektu pertsonaletan egiten du lan. Aurrerodukziotik hasi (pertsonaien diseinua, storyboard…) eta animazioa, kolorea eta postprodukziorainoko zerbitzuak eskaintzen dituzte.
Iván Carmona zuzendari-kide sortzailea, animatzailea (pertsonaiak eta FX) eta postprodukzioaz arduratzen da Sunshine Animation Studion. Klaus proiektuan (Sergio Pablos Animation) cleanup Training I eta II ikastaroak eman ditu. Lau urtez ESDIPen ToonBoom programaren irakasle izan da eta beste lau urte daramatza cleanup eta kolorearen irakaskuntza lanetan ToonBoomekin Valentziako Unibertsitate Politeknikoko masterrean.
María Buitrago Sunshine Animation Studioko zuzendaria da. Animaziozko film luzeetan, serieetan, publizitatean eta laburmetraietako aurreprodukzio lanetan parte hartu izan du storyboard astist edo pertsonaien disenatzaile gisa, baita produkzioko animazioan, cleanup artist eta ink&paint gisako lan artistikoetan. Gaur egun, eta Sunshineko lanarekin batera, laburmetrai baten proiektu pertsonalean ere badabil.
Carolina Álvarez color-artist, fondista eta pertsonaien diseinatzailea da Sunshine Animation Studion. ESDIPen Photoshop irakaslea izan da. Eta bere enpresako lanarekin batera Platonic Gameseko lana uztartzen du, bertan pertsonaien diseinatzaile eta fondista bezala lanean ari da. Gainera “Forgotten Sons” komikiaren proiektu pertsonalean ere badabil.
Ikastaroaren nondik norakoa:
1. Aurkezpena
2. Hastapenak
3. Proiektuen garapena
Aurreprodukzioa: personaien diseinua, story, color script, layout
Produkzioa: animazioa, ink&paint, backgrounds
Postprodukzioa: kamarak, 3D espazioa, efektuak
Ariketak:
4. Animazio plano bati nola aurre egin ToonBoomekin
Rough, clean, argiztapena nola animatu, kolorea
5. FX bati nola gehitu oinarrizko efektuak
Efektuak gehitu Nodo ikuspegia erabiliz
Ikastaroan izen-emateko idatzi komikigunea@gipuzkoa.eus helbidera.
Sunshine Animation Studio
Koordinazioa: UNDO Animotion
Irudiaren iturria: http://www.esne.es/noticias/maria-buitrago-una-alumna-emprendedora-crea-su-propia-empresa/