Anita Ekberg (1931-2015)
Orain dela gutxi utzi gaitu Anita Ekberg-ek, jaiotzez suediarra baina 1964. urtean Italiako nazionalitatea eskuratu zuena.
Italian behin betiko bizitzen jarri aurretik hainbat filmetan parte hartu zuen, aktore garrantzitsuekin parte hartu ere, John Wayne, Lauren Bacall, Dean Martin, Jerry Lewis, Mel Ferrer, Audrey Hepburn, Victor Mature, Sterling Hayden edo Bob Hoperekin, besteak beste.
60ko hamarkada hasieran Federico Fellinik sexu ikono bihurtu zuen La dolce vita filmean egin zuen Silviaren paperari esker eta Fontana di Trevin Marcello Mastroiannirekin egindako eszena ahaztezinari esker.
Aipatutako Felliniren film horrez gain, haren filmografian aipatu behar dira beste film hauek ere: Blood Alley, Artists and Models, Hollywood or Bust, War and Peace, Back from Eternity, Interpol, Valerie, Paris Holiday, Boccaccio 70 eta 4 for Texas.
Aktore eder hori gogoratuko dugu apirilaren 7tik 11ra bitartean.