Anjel Lertxundi
Berriki Bilboko Liburu Azokan saritu dute Anjel Lertxundi oriotarra eta horren harira, idazleak mapa batekin konparatzen zuen azoka, non irakurleak liburuak erosten dituen “Bere kartografia propioa marraztu nahi duelako liburuekin eta liburuek marraztutako eremuetan. Liburu ona, sortu den garaia baino areagoko mapa bat marrazten duena omen” eta liburutegian egile honen kartografia osatu nahi dugu, hainbat liburu on eskura jartzen bigarren solairuko txokoan.