Annie Girardot (1931-2011)
Annie Girardot zinemako aktorea izan zen, baina baita antzerkikoa ere, bi alditan iritsi baitzen Molière saria irabaztera. Hiru alditan izan zen saritua zinemako César sariarekin: behin, aktore nagusi moduan, eta beste bietan, bigarren aktore onena bezala.
Zuzendari bikain hauekin egin zuen lan: Luchino Visconti, Mario Monicelli, Claude Lelouch, Luigi Comencini eta Michael Haneke; eta beste aktore frantses hauekin batera aritu zen bere karreran: Yves Montand, Jean Paul Belmondo, Alain Delon eta Michel Piccoli.
Parte hartu zuen film garrantzitsuenak honako hauexek dira: Rocco e i suoi fratelli, I Compagni, Trois chambres à Manhattan, Vivre pour vivre, Mourir d'aimer, Traitement de choc, Les novices, Docteur Françoise Gailland, Mussolini and I, Les misérables eta La pianiste.
Annie Girardot gogoratuko dugu ekainaren 23tik 28ra bitartean.
{jcomments on}