Anthony Quinn (1915-2001)
Apirilaren 21ean betetzen dira 100 urte Mexikoko aktore bikain hori jaio zela, Mexikoko iraultza garaian ezagutu ziren irlandar eta mexikar baten semea, hain zuzen.
Anthony Queen-ek zazpigarren artean izan zituen hasierako lanek bere itxura multietnikoaren marka zeukaten; gogorraren, bilauaren eta gutxi gomenda daitekeen pertsonaiaren paper asko egin baitzituen.
50eko hamarkadan, Elia Kazanen Viva Zapata! filmarekin iritsi zitzaion aukera handia, Marlon Brandoren ondoan Eufemioren pertsonaia antzeztu baitzuen, Emilianoren anai nagusia. Film horrekin lortu zuen aktore-zerrendako onenaren Oscar Saria, lortu zituen bi Oscarretatik lehenengoa.
Hamarkada horretakoak dira Against All Flags filma -Errol Flynn eta Maureen O’Hararekin batera egindakoa-, Federico Fellinik zuzendutako La Strada, Notre Dame de Paris, Lust for Life -film horrekin bigarren Oscarra lortu zuen, 8 minututan bakarrik arituta, Wild is the Wind -berriro izendatua izan zen- eta Last Train from Gun Hill -Kirk Douglasekin-. Hamarkada horretakoa da zuzendari gisa egindako film bakarra, The Buccaneer (1958).
60ko hamarkada, berriz, izan zen aktore horren garairik emankorrena, film hauek horren lekuko: The Guns of Navarone, Lawrence of Arabia, Zorba, el griego -Oscarrerako izendapen berria-, La Vingt-cinquième heure, La Bataille de San Sebastian, The Shoes of the Fisherman edo The Secret of Santa Vittoria.
Quinnen beste film interesgarriak dira Jesus of Nazareth, The Message, Lion of the Desert, Valentina, The Old Man and the Sea (Telebista-saila), Revenge, A Walk in the Clouds eta, azkenik, The Equalizer.
Apirilaren 13tik 25era bitartean gogoratuko dugu ehun urte izango zituen aktore horren filmografia.