ANTIQVA XXXII
Hastear dago ANTIQVA, Antzinatasunari buruzko Jardunaldien 32. edizioa!
A LA ESCUCHA: LOS ORÁCULOS EN EL MUNDO ANTIGUO
ANTIQVA XXXII
Beste urte batez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak Antzinateari buruzko Jardunaldiak (ANTIQVA) antolatu ditu. 32. edizio honetan hiru hitzaldi izango dira, azaroaren 24an, 25ean eta 26an, 19:00etan, Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa Komentuko Areto Nagusian.
Goizane Alvarez Kulturako foru diputatuak gaur goizean prentsaurrekoan adierazi duenez Jardunaldi hauek ezinbesteko hitzordua dira historiaren ezagutzarekin, eta antzinako mundura ikuspegi berritzaileetatik eta ospe handiko espezialisten eskutik hurbiltzeko aukera dira. ANTIQVA gure oraina iraganeko gakoen bidez begiratzeko gonbita da”. Foru Aldundiak kultur ondarea eta ikerketa humanistikoa sustatzen dituzten ekimenak babesten jarraitzeko asmoa duela ere azpimarratu du diputatuak.
Jardunaldien programa:
Azaroak 24, astelehena: ‘De caparazones, tallos de aquilea y poemas. La comunicación celestial en la China antigua’, Alicia Relinque Eletarekin.
Azaroak 25, asteartea: ‘Casandra y Héleno, Manto y Tiresias, la gruta y el templo: panorama de la adivinación griega’ David Hernandez de la Fuente idazle, itzultzaile eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko greziar filologiako katedradunarekin.
Azaroak 26, asteazkena: ‘Sueños y visiones de poder en la Roma imperial: los ensueños de Constantino (306-337)’, María Victoria Escribano Pañorekin, Zaragozako Unibertsitateko Antzinako Historiako katedraduna eta Antzinate Berantiarreko ikertzailea.
Saio guztiak gaztelaniaz izango dira eta Javier Mina Astiz irakasle eta ikertzaileak aurkeztuko ditu.