Antonio Muñoz Molina (1956- )
Batik bat nobelagilea da, baina baita saiakeragile eta artikulugile bikaina ere; Antonio Muñoz Molina Beatus Ille izeneko nobelarekin hasi zen literaturan. Hurrengo urtean Kritika Saria eta Narratibako Sari Nazionala irabazi zituen El invierno en Lisboa izeneko lanarengatik, eta Espainiako literaturako gazte talentudunetako bat izatera iritsi zen.
1995. urtean Espainiako Errege Akademian sartu zen, bere literatur karrera arrakastatsuarekin jarraituz. Honako lan hauek dira aipagarrienak bere literaturan: Beltenebros, El jinete polaco (Planeta Saria), Ardor guerrero, Plenilunio, Carlota Fainberg, Sefarad, El viento de la luna, La noche de los tiempos, Ventanas de Manhattan edo El atrevimiento de mirar.
KMK Liburutegitik Antonio Muñoz Molinaren lana (2013. urteko Letretako Asturiasko Printze Saria) ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.