Antonio Zavala. Auspoaren auspoa
Antonio Zavala Honoris Causa doktorea da Deustuko Unibertsitatean. Zientzilari eta ikerlari bikain hau, alor horietan aitzindaria, Tolosan jaio zen 1928ko urtarrilaren 23an. Euskaltzaindiako osoko kide da.
1961ean Auspoa argitaletxea sortu zuen eta euskal ahozko literatura eta herri poesiako 300 liburuki editatu ditu jada. 1993an herri narratibako bilduma sortu zuen, 20 liburuki argitaratuak dituelarik. Auspoa ahozko literatura eta herri poesiaren gordekin handiena da, ez bakarrik Euskal Herrian, baita Europan ere.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04