Antton Olariagaren erakusketa
Marra eta hitza. Antton Olariaga
Erakusketa Komikigunean
Otsailak 20 – Martxoak 17
Astelehenetik ostiralera 11:30-13:30 eta 17:30-19:30
70. hamarkadan Valentzian Las provincias egunkarian lanean hasi eta gaurdaino lanean diharduen marrazkilaria da Antton Olariaga (Usurbil, 1946). Ere, Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkarietarako lan egin zuen hasieran eta hauetarako sortu zituen Kaleko, Hormasprayko eta Mozorrozko. Hauen bidez Olariagak, diktadura eta trantsizio garaiko gertaera soziopolitikoak aztertu zituen. Gerora, Erein argitaletxearen eskutik literaturaren munduan sartzeko aukera ere izan zuen eleberrietarako ilustrazioak eginez. Argitaratu berriak dauzka Altza porru komikian Satorne, Xabiroiren azken alean Mare Vostrum eta formatu aldetik oso berritzailea den Itzal zaunka. Eta eguneroko lanari dagokionez berriz, Berria egunkarian egunero argitaratzen du Zakilixuten komiki tira.
Erakusketa honen helburua Anttonek komikian egin duen lana azaleratzea da. Bertan ikus daitezke Ipurbeltz, Alukiss, Ehun kilo, Hamaseigarrenean aidanez, Igelio, Zakilixut, Anaitasuna, Altza Porru, Xabiroi, Argia eta abarretan burututako pertsonaiak eta komikiak, tira laburrak zein komiki luzeak.
Alde batetik Parrapean III. Komiki Egunak ekimenerako prestatu ziren panelak daude ikusgai. Olariagaren hautatutako komiki batzuen marrazki eta azalpenekin. Eta bestetik, Olariagaren marrazki originalak ikus daitezke, zirriborroak, tirak, kolore zein txuri-beltzezkoak… Eta azkenik eleberrietarako egindako beste hainbat lan, komikiaren hizkera darabiltelako.
Antton Olariagaren bisita gidatua. Otsailak 22, 19:00tan Komikigunean.
Solasaldia: Koldo Izagirre eta Antton Olariaga. Martxoak 1, 19:00tan Komikigunean.