Antzinari buruzko XIX. jardunaldiak: Paisaia Antzinako Grezian
KOLDO MITXELENA Kulturuneak antolatutako Antzinari buruzko XIX. jardunaldiak
“Paisaia Antzinako Grezian” izenburupean ospatuko da Antiqva jardunaldien 19. edizioa azaroaren 26, 27 eta 28an KMKn.
Nola sentitzen zuten paisaiaren kontzeptua greziarrek?, zer esanahi zituen? Galdera horiei erantzungo die Jesús Carruescok hilaren 26an. Hurrengo egunean, Maite Clavok tragedia greziarretan paisaiaren erabilera aztertuko du, eta azkenik, María José García Solerrek eskasia garaietan agertutako pasaia imaginorioez jardungo da.
“Haitzuloaren inguruan makal, zurzuri eta altzifre usaintsuz osatutako oihan berde bat hazi zen non hego luzeko hegaztiak bizi baitziren:hontzak, gabiraiak eta mingain zabaleko itsas beleak, itsasoko kontuetan aritzen zirenak. Han bertan, kobazuloaren ondoan, garatze bidean zegoen mahasti bat hedatzen zen, mahatsez betea; eta elkarren ondoan zeuden lau iturritatik ura jariatzen zen, ur gardenak noranzko diferentetan isuriz. Inguruan bioleta eta apio zelai berdeak eta atseginak ikusten ziren; eta, bertara iristean, hilezkor bat ere liluratuta geldituko zen, bihotza pozten zitzaiola sentituta”. Kalipsoren haitzuloa kokatzen den parajearen deskribapena (Homero, Odisea, V, 55 eta ondorengoak).