Antzinari buruzko XXII. Jardunaldiak
KOLDO MITXELENA Kulturuneak aurtengo Antiqva jardunaldiak aurkezten ditu, XXII.ak dagoeneko, Javier Mina koordinatzaile eta Bigarren heriotza. Memoria suntsitua izenburu dutela.
Gaia, gaur egun zoritxarrez puri-purian dagoen albiste bati buruzkoa izango da: Daeshek suntsitutako hiri eta monumentuak. Aspaldiko garai haietan gizakiok nolakoak ginen jakin nahiak bultzaturik arkeologoek eta historialariek mendez mende egindako ikaragarrizko kultur ahaleginari esker, Antzinaroa ahanzturaren garretatik askatzea lortu zen -erasotzaileak zein erasotuak barne zirela-, ez baitugu ahaztu behar orduan ere txiki-txiki eginda utzi zituztela hainbat hiri, besteak beste, Nínive eta Hatra.
Orain, nahikoa izan dira ordu batzuk, egun batzuk, hainbeste lan egin eta gero berreskuratu genituen ondasun horiek fanatismoak eraginda berriz birrinduta gelditzeko.
Horrela, antzinaroak eta mundu garaikideak bat egin dute, inoiz gertatu beharko ez liratekeen arrazoiak direla eta.Jardunaldietan suntsipena salatu eta suntsipen horrez nahigabetzeaz gain, gaur egun erabat deseginda dauden hiri horietan bizi izan ziren zibilizazioak gurera ekarri eta berreraiki nahi ditugu ikusleen aurrean.
Honako hauek izango ditugu hizlari:
azaroaren 30ean, Clelia Martínez Maza, De Nínive a Mosul;
abenduaren 1ean, Jaime Alvar Ezquerra, Las ruinas de Palmira;
abenduaren 2an, Elena Muñiz Grijalbo, Hatra, la ciudad del sol.