Antzinari buruzko XXI.Jardunaldiak
Antzinari buruzko XXI.Jardunaldiak. Aurten azaroaren 21, 24 eta 25ean egingo dira, "Herentziak: legatu egiptoarra , etruskoa eta kretarra Grezian eta Erroman" izenburupean
“Egiptotik iritsi zitzaizkigun, gainera, jainko gehienen izenak, zeren, nahiz eta nire informazioen arabera barbaroek irakatsiak heldu ziren, gogoan baitaukat izen horrekin egiptoarrak gehienbat ezagutzen ditugula hemen”. Herodoto, Historiak, 2, L.
“Eta bidali zuten Liktora, Kretako lur oparo hartara, bere azken seme Zeus handiaz erdi zedin”, Hesiodo, Teogonia, 447-8.
“Erregutzen dizut, ene Kronio, kartagotar eta etruskoek etxean isilean gorde ditzaten gerra-aldarriak”, Pindaro,Pitikak, I, 72.