Apirileko bideo nobedadeak
Hona hemen martxoan iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. Aitor Arregi eta Jon Garañok zuzendutako “Handia” ikus dezakezu. Film horrek 10 Goya sari irabazi ditu; horien artean, Eneko Sagardoyk errebelazio-aktore onenarena jaso du. Film hori gertaera errealetan oinarrituta dago, XIX. mendean Euskal Herrian bizi izan zen Miguel Joaquin Eleizegi Arteaga, Altzoko Handiaren historian, hain zuzen. Edo, bestela, Denis Villeneuveren “Blade Runner 2049” ikusi ahal izango duzu, non K blade runner berriak oso ezkutatua dagoen sekretu bat aurkitzen duen eta gizartean dagoen kaosarekin bukatzeko ahalmena izan dezakeen.