Apirileko interesguneak

Aurtengo Poetika zikloaren apirileko saioa hilaren 7an ospatuko da eta Angélica Morales poeta izango du protagonista. Moralesen Mi padre cuenta monedas liburua izan da Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako Gabriel Celaya Nazioarteko Poesia Saria irabazi duen azken poemarioa. Hori dela eta, hilabeteko intesguneen artean, sarrera ondokoan bildu ditugu sari honen eta baita Xabier Lete Nazioarteko Poesia Sariaren aurreko edizioetan irabazle suertatu diren lanak.
Solairu berean, Yasunari Kawabata japoniarraren eta José Hierro poeta madrildarraren idatziak proposatzen dizkizuegu. Duela mende erdi zendu zen Kawabata lehen japoniarra izan zen Literaturan Nobel saria irabazten. Hierroren jaiotzaren mendeurrena, berriz, hilaren 3an betetzen da.
Lehenengo solairuan aurkitzen diren interesguneak modaren ingurukoak prestatu ditugu oraingoan. Jose Mari Goenaga, Jon Garaño, Aitor Arregi eta Lourdes Iglesiasek zuzanduriko eta Disney+ plataformak ekoiztutako Cristobal Balenciaga getariarrari buruzko seriea iristen den bitartean, diseinatzailearen bizitzaren inguruko liburu batzuk aukeratu ditugu. Modaren inguruko testuak eta pelikulak bildu ditugu interesgune ezberdinetan, eta haien artean Superflua argitaletxearen lanak ezagutzera emateko ere aprobetxatu nahi dugu, bide batez.