Apirileko komiki eta eleberrien nobedadeak
Liburutegian azken hilabetean zehar jasotako eleberri eta komiki berrienak eta baita aukeraketa bat ere.
Apirileko komiki eta eleberrien nobedadeak
Hona hemen azken 30 egunetan liburutegira iritsi diren fikziozko lanen bilduma. Irudietatik zuzenean jo dezakezue katalogora, katalogotik erreserbetara eta hortik zuen etxeraino eramateko prest izango dituzue Errege-Erregina katolikoak kaleko 16 zenbakian.
ELEBERRIAK
John Donoghueren "El ajedrecista de Auschwitz" Bigarren Mundu Gerran girotutako eleberria da, xakearen grina dela eta sortutako adiskidetasun ezinezko bati buruzkoa. Istorio hunkigarria, barkamenaren eta erruaren mugak aztertzen dituena Auschwitzeko kontzentrazio-esparruan.
Monika Zgustovak, idatzi, artikulu eta gutunetatik abiatuta, Milena Jesenska emakume ausart eta liluragarriaren bizitza berreraikitzen du. "Soy Milena de Praga" lanean omenaldia egiten zaie XX. mendeko hogeiko eta hogeita hamarreko hamarkadako urte gorabeheratsu eta tragikoetan beren bizitza emakumearen eta bidegabekeriaren biktimen duintasunaren alde borrokatzen eman zuten emakumeei.
Rosa Díez Urrestarazu kazetari donostiarraren "Deja escribir al tiempo" erresilientziazko eta adorezko istorioa da, gerra, suntsipen, maitasun eta sufrimenduzko zerumugak markatzen duena, hainbat belaunaldi elkartzen dituen helmuga gurutzaketa korapilatsu batean.
Bianca Aparicio Vinsonneauren "Los compases del tiempo" gerra zibila eta gerraostea jasan zuten emakumeei buruzko eleberri ederra da. Familiako nobela bat, emakumeen nobela bat, denetarik dagoen nobela bat: maitasuna eta desamodioa, traizioak, nolabaiteko misterioa eta, batez ere, bizirik irauteko eta bereak zaintzeko grina handia.
Eduardo Mendoza "Tres enigmas para la Organización" lanarekin itzuli da, orain arteko abenturarik onena eta dibertigarriena da honakoa. Bederatzi agente sekreturekin osatu du detektibeskoa den eleberri hau, gainera generoaren klasikoak eguneratu ditu. Ahots narratibo nahastezina, umore-sen bikaina, satira soziala eta egilearen berezko komedia korapilatsua aurkitu daitezke bertan.
Asta Olivia Nordenhofen "Dinero en el bolsillo" eleberri liluragarria da, gizabanakoaren eta kolektibotasunaren artean kokatu daiteke. Bidegabekeriek gugan uzten duten zirrarari buruz hausnartzen du eta porrotaren, minaren eta galeraren artean oraindik zoriontasunerako zirrikitu txiki bat geratzen dela erakusten du.
KOMIKIAK
“Diarios de guerra: dos relatos ilustrados desde Ucrania y Rusia” komikia Nora Krug artistarena da. Bertan, Errusia eta Ukrainiako gerraren egunerokoak salatzeko lana burutu da. Ukrainiaren 2022ko inbasioa ardatz hartuta bi protagonistaren egunerokoa bildu du hemen Nora Krugek. Protagonista hauek dra: bata ukrainiar kazetaria eta bigarrena berriz artista errusiarra. Egileak lan honi esker egungo munduak hartu duen egoeraren salaketa eta indarkeriaren kontrako aldarria egiten du.
“The ambassadors” komikian akzioa, abentura eta superheroiak topatu ditzakegu. Planeta honetako sei pertsonek superbotereak jasoko dituzte eta bapatean euren bizitza erabat aldatuko da. Mark Millar da gidoilaria eta hainbat marrazkilarik burutu dute komikia.
“Paloñeco, Hueso, Ciruelo, Leño y otra vez Paloñeco” liburu berezi hau Chrudos eta Vojta egileena da. Bertan hezur bat oinarri hartuta eta Pinotxoren istorioa lagun, gauzak behin da berriz sortu eta apurtu egiten direla esanaz, gezurrari beldurrik ez zaiola izan behar aldarrikatzen dute.
“Arte” manga estiloko komiki seriea da. Bertan berpizkundean eta Florentzian kokatuta, Arte izeneko gazte bat familiaren aurrean nola oldartzen den ikusiko dugu. Ezkontzea helburu izan Gabe, ohiko ohiutura zenez orduko emakumeen artean, artista grina duela eta arte munduan aritu nahi duela esanaz bere bizitzan zehar murgilduko gara.
“Los sueños del lobo” fikzio eta beldurrezko komikia da. 1853. Urtean Romasanta 13 hilketengatik epaitua izaten ari den unean konplikazio batzuk sortuko dira eta notizia zabalduz erreginaren belarrietara ere iritsiko da. Fernando Llor eta Ismael Canalesen suspentse betetako lana da honakoa.
“El club de las canguro” komiki formatuan ari gara biltzen. Lagun talde baten aventura hauek hasieran fikziozko literatura gisa argitaratu ziren, baina ospe handia lortu eta narraziotik komikira bezala, zine zein serietarako saltoa ere eman du. Umorea eta gazteentzako edukiak biltzen dituen abenturazko komikiaren 10 ale dauzkagu hemen.