Apirileko komiki nobedadeak
Komiki hauek jaso ditugu apirilean. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan irakurtzeko. Denetarik dago: bertakoak, kanpokoak, zientzia fikziozkoak, abenturazkoak eta baita dramatikoren bat ere. Hauen inguruan gehiago jakiteko kontsulta ezazu gure katalogoa edota jarri gurekin harremanetan. Gogoratu beste komikiren bat, beste gairen bat edo beste egileren bat baldin baduzue gustoko, erosketa proposamena egin dezakezuela.