Apirileko musika nobedadeak

Hona hemen martxoan iritsi eta katalogatu diren CD berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan entzuteko. Belakok bere diskorik zuzenena argitaratu du, “Render me numb, trivial violence” izenekoa, talde hori une honetan bizitzen ari den esperientziez aberastua. Gainera, beste erritmo batzuekin ere esperimentatzen dute, mugikorrarekin grabatzen dituzte kantak, instrumentazio berriak eransten dizkiote euren musikari, aurreko diskoko abesti batzuk ere berriro ekarriz. Baita ere entzun dezakezu Mugaldekoak taldearen “Galdemoduen trilogia” izeneko lana, kanta eta estilo ugarirekin.