Apirileko nobela nobedadeak

Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko. Elene Lizarralderen “El silencio de Clara Lyndon” eleberria borroka eta itxaropenezko istorio bat da. Gogora ekartzen ditu “emakume raketistak”, gure herrialdean, gerraoste bete-betean, kirolari profesional izatera iritsi ziren lehenengo emakumeak. Bestalde, Javier Castillo, suspensearen maisua, hirugarren eleberriarekin dator: “Todo lo que sucedió con Miranda Huff”. Erritmo biziko thriller berri honetan egunerokoaren misterioetan, beldur primarioenak ezkutatzen diren horietan, sakontzeko gaitasun narratibo aparta erakusten du idazleak.