Arditutakoak
Wester motako komikia klasikoetan ia klasikoena dela esaten badugu, ez gara oso oker ibiliko. Eta are gehiago, modaz pasatzen ez den generoa dela esatera ere ausartzen gara.
Adur Larrea eta Mikel Begoñak genero honetan kokatu daitekeen komikia sortu dute. Euskal artzainak, Ameriketara diru gosez joan eta hango bakardadeak eragindako eromen puntuan bizitutakoak jasotzen dituen istorioa da honakoa. Gidoiaren oinarrian garai hartan sortutako bertsoak abiapuntutzat hartu dituzte.
Komiki hau Bertsolari aldizkariaren 108. zenbakian aurkituko duzue.
Trailerra
Erabili ditugun irudiak Mikel Begoña eta Adur Larrearenak dira