Argazkiak: dokumentazio hori, arte hori
Argazkiak ateratzen ditugunean dokumentatzen ari gara. Gure oporrak dokumentatzen ditugu, gure txangoak. Familiarteko momentuak edo gure etxeko intimitateak.
Halere, batzuek artea egiten dute. Eta horietako batzuek dokumental bokaziodun artea egiten dute, edo, beharbada, bokazio artistikoa duten dokumentuak.
Horren guztiaren eta argazki-praktika zaharren berpiztearen inguruan hitz egingo dute KOLDO MITXELENA Kulturunean, publikoari, argazkilari dokumentatzaile edo argazkilari artista gisa dugun jakin-minari, irekitako jardunaldietan.
Ordóñez-Falcó Fundazioaren lankidetzarekin eta babesarekin, Rosa Olivares moderatzaile dugula, dokumentazioa arte, edo artea dokumentazio, bihurtzen duten argazkilari batzuek interesatuei beren esperientzien inguruan hitz egingo diete, dokumentaziora, artera, buruturiko hurbilketa argitsuei buruz.
Cristina García Roderok eta José Manuel Naviak hitz egingo digute. Baita Begoña Zuberok eta Anna Foxek ere.
Gainera, Carles Guerra ere gurekin izango dugu. Horrek ikuspuntu teorikotik mintzagai izan ditugun gaiei buruzko ikuspegia eskainiko digu.
Izan ere, artea eta dokumentazioa bata bestetik pentsa genezakeena baino gertuago daude.
Mintegia: "Arte y documento"
Maiatzak 09, 19:00etan, Carles Guerra
Maiatzak 10, 19:00etan, Cristina García R odero / José Manuel Navia
Maiatzak 11, 19:00etan, Begoña Zubero / Anna Fox
Koldo Mitxelena Kulturunea, Ekitaldi Aretoa