Arriya Zinegunean
Datorren asteartean, hilaren 30an, Euskadiko Filmategiak eta KOLDO MITXELENA Kulturuneak antolatutako Zinegunea zikloan beste hitzordu berri bat:
Alberto Gorritibereak, zinemagile zumaiarra, bere filma berriaz Arriya hitz egingo digu. Filma honetan norbanakoak tradizioarekin duen gatazka erakusten digu Albertok; akzioa Euskal Herriko mugaldeko eta izenik gabeko herri txiki batean igarotzen da non hiru familiak apustu batean nahasturik agertzen diren. Iban Garate, Sara Casanovas, Begoña Maestre, Ramón Agirre, Iñake Irastorza et a Kandido Uranga, besteen artean,parte hartzen dutelarik.