Genero ikuspegia eta mugikortasuna musikagintzan
Musikagintzaren bi alderditan jarri dugu arreta oraingoan: genero ikuspegian eta mugikortasunean. MIM elkartearen txostenak emakumeen egoera aztertzen du Espainiako testuinguruan, On the Move atariak, aldiz, mugikortasunerako gida mardula osatu du

K bulegoan etengabe dihardugu informazio interesgarria arakatzen. Azken hilabeteetan musika esparruko bi txostenetan jarri dugu arreta. Batetik, Espainiako musika industriaren argazki bat genero ikuspegitik azterketa. Bestetik, On the Move atariaren gida mardula (500 orrialdetik gorakoa), mugikortasun aukera anitz jasotzen dituena, kasu honetan, musikariei zuzenduta.
Generoaren azterketa musikaren industrian (MIM)
MIM elkarteak kaleratu du Generoaren gaineko II. azkterketa. 2022an egin da azterlana, YouGov nazioarteko enpresarenkin elkarlanean. Pandemiak eragindako krisi ekonomiko eta sozial larriaren ondoren, emakumeek bizi duten egoera erakusten du, hiru urte geroago. 2006an sortu zen MIM elkartea, musika industriako profesional emakumeek bultzatuta, haien lana babestu eta ikusgaiago egiteko xedez.
Mugikortasunerako funtsak musika esparruan (On the Move)
Musika esparruan mugikortasuna finantzatzeko gida hau Europan oinarritzen da, eta musika-artisten (autoreak, konpositoreak, musikariak, bandak, orkestrak) eta Europako herrialdeetatik edota herrialde horietara bidaiatzen duten musikako beste profesional batzuen nazioarteko mugikortasuna babesten duten erakundeen eta finantziazio-programen ikuspegi orokorra eskaintzen du.
Musika Bulegoa elkarteko webguneak On the Move atariaren gida honetaz gain, beste hainbat deialdiren berri ere ematen ditu.
Bestalde, mugikortasuna sustatzeko helburuz, Etxepare Euskal Institutuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak deialdiak zabaldu dituzte, musikan zein beste esparru batzuetan.
Irudia: Erik Mclean
-
2023 urteko lehen erdiko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak
K bulegoak Gipuzkoako kultur sektorearen garapenerako ikaskuntza esperientziak bultzatzen ditu. Hilabetez hilabete, saio irekiak eta formazio saioak tartekatzen dira, sorkuntza, komunikazioa eta kudeaketa alorretan ezagutzak partekatu eta lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza sustatzeko xedez
2023-08-21
-
"Zein da gure ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoa?" saio irekiaren kronika
K bulegoak ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoaz hausnartu zuen, oporren aurreko azken saio irekian. Santa Teresa komentura hurbildu ziren Gipuzkoako kulturgileen gogoetak kronikan bildu ditugu, eztabaidari jarraitzeko asmoz
2023-07-19
-
"Kultur ekimen profesionalak sendotzeko gakoak" izeneko formakuntzaren baliabidea
K bulegoak elkarrizketa formatuan antolatu zuen formazioa saioa, kultura ekimenen sendotzeari buruzko hausnarketa irekia eragiteko asmoz. Bi aditu eta aritu jardun ziren hainbat gako Gipuzkoako kulturgileekin lantzen. Bertan jorratutakoa baliabide batean bildu dugu
2023-07-12
-
Artistaren Estatutuaren gaineko baliabideak
K bulegoak bi baliabide sortu ditu Artistaren Estatutua hobeto ulertzeko xedez. Batak esparru orokorra azaltzen du eta besteak haren eragina Arte Eszenikoen esparruan
2023-06-27