Artea sorkuntza eztabaidagai

Asteazken honetan, urriaren 10ean, arratsaldeko 19:00etan, gure Areto Nagusian KM Kulturuneak eta Arteliburu 21-ak antolatutako mahai-ingurura gonbidatuta zaudete. "Arte sorkuntza eztabaidagai. Zergatik, zertarako egiten dugu artea?" izenburupean, Pilar Soberonek, Gentz del Vallek eta Fernando Golvanok, gaiari buruz hitz egingo digute, Artista Liburuari buruzko IV. Topaketen testuinguruan. (Hizkuntza: gaztelania)