Artera hurbiltzeko modu ezberdina
Arte garaikidera hurbiltzeko modu ezberdinak, parte-hartzaileak eta ludikoak sustatu asmoz, Amable Ariasen Kaosari eta zoriari forma erakusketarekin lotuta haur eta familientzako jarduera bereziak antolatu ditugu.
Pasa den martxoaren 9an egindako Amable eta gu tailerrean erretratua landu genuean. Parte-hartzaileek, artistaren metodologia, imajinarioa eta teknikak imitatuz, irudi berriak sortu zituzten, berezkoak, ezagunak batzuetan eta esperimentalak besteetan. Lan guztiak biltzen zituen liburuxka egin eta amaitutakoan etxera eraman ahal izan zuten.
Tailerrak aurrera jarraituko apirilaren 20an (martxoaren 30eko saioa bertan behera gelditzen da) berriz ere erretratua izango delarik gai nagusia. Bi saio egingo dira: lehenengoa goizeko 12:00etan eta bigarrena arratsaldeko 17:00etan.
Tailer hauez gain Amable-atzen jarduera antolatu dugu 11 urtetik gorako hau eta gazteentzat. 30 minutuko bisita gidatuarekin hasten da jarduera, 15 minutuko bisita librearekin jarraitzen du eta amaitzeko, 45 minutuz eta txokoka, ikasleek jarduera ezberdinak probatu ahal izango dituzte (cadvre exquis, fatagaga poema collage, papier collé, marrazkia).
Tailerrak eta bisita gidatuak doakoak dira. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.
943 112 756 / 669 630 882