Arteuparte 24. zenbakiaren aurkezpena
Arteupartemagazinaren 24. zenbakia aurkeztu berri digute Komikigunean Josu Marotok, Paul Lataburuk eta Ainhoa Gurruchagak. Zenbaki berezi honetan 'tecnología pu(n)ta' gaia hartu dute oinarritzat. Gai honen inguruan 36 artisten lanek osatu dute aldizkaria.
Aldizkari honetarako ilustratzaile bakoitzak irudi bat burutu du. Ilustrazio hauek ordea, ez dira sortu aldizkarian bakarrik geratzeko, hasiera puntua besterik ez baita hau.
Bihartik aurrera Dabadaba aretoan egongo dira irudi bakoitzaren lau lamina, zenbakituak eta sinatuak, salgai eta erakusgai. Eta ondoren, Donostiatik, Bilbora, Madrila eta Bartzelonara ere mugitzeko asmoa dauka erakusketak.