ARTFORMERS Talks Program topaketa.
Asmoz Fundazioak hainbat hitzaldi eta sinposio antolatu nahi ditu proiektu artistikoen komunikazio digitala hobetzeko, artearen eta kultura garaikidearen profesionalei zuzenduta.
Maite Alonsok koordinatuta, kultur sektoreko eta berrikuntza digitaleko profesionalek osatzen dute ARTFORMERS Talks Program topaketa.Teknologia arte garaikidearen ekosistemara hurbiltzean sakonduko da, baita Internetek ingurune fisiko eta birtualean duen eraginean ere.
HELBURUAK
- Gipuzkoako Artista eta kultur-eragileen kulturalen profesionalizazioa ahalbidetzea gaitasun digitaletan oinarrituriko difusio praktikak integratuz: kontestu garaikidean potentzialak izatea eta hauen nazioartekotzeko sarbidea erraztea.
- Arte garaikidea irisgarria ez den segmentuetara iritsi ahal izatea eta partaidetza bultzatzea.
- Eragile artistiko-kulturalen arteko saretzea, ezagutza eta elkarlana sustatzea belaunaldi artekotasuna eta zeharkakotasunarekin.
- Gipuzkoako Artista gazteak sustatzea eta proiektu berrien hazkundean laguntzea.
- Euskal Herriko jarduera artistiko-kulturala homogeneizatzea, Gipuzkoa aktibatzea.
- Bitarteko digitalen arloan, Gipuzkoako kultur-eragileen errealitatea eta beharrak
HARTZAILEAK
Gipuzkoan interes edo izaera profesionala duten Industria kulturaleko agenteei zuzenduta dago (banakakoak naiz kolektiboak) eta bi sektore hartzen ditu bere baitan: egonkortuak eta hasi berriak batetik, eta proiektuak digitalki sustatu nahi dituzten artista eta sortzaileak bestetik. Esate baterako: Artistak, dantza taldeak, musika taldeak, komisarioak, galeristak, diseinatzaileak, zinegileak, literatura- egileak, etab
Informazio gehiago:
-
2023 urteko lehen erdiko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak
K bulegoak Gipuzkoako kultur sektorearen garapenerako ikaskuntza esperientziak bultzatzen ditu. Hilabetez hilabete, saio irekiak eta formazio saioak tartekatzen dira, sorkuntza, komunikazioa eta kudeaketa alorretan ezagutzak partekatu eta lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza sustatzeko xedez
2023-08-21
-
"Zein da gure ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoa?" saio irekiaren kronika
K bulegoak ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoaz hausnartu zuen, oporren aurreko azken saio irekian. Santa Teresa komentura hurbildu ziren Gipuzkoako kulturgileen gogoetak kronikan bildu ditugu, eztabaidari jarraitzeko asmoz
2023-07-19
-
"Kultur ekimen profesionalak sendotzeko gakoak" izeneko formakuntzaren baliabidea
K bulegoak elkarrizketa formatuan antolatu zuen formazioa saioa, kultura ekimenen sendotzeari buruzko hausnarketa irekia eragiteko asmoz. Bi aditu eta aritu jardun ziren hainbat gako Gipuzkoako kulturgileekin lantzen. Bertan jorratutakoa baliabide batean bildu dugu
2023-07-12
-
Artistaren Estatutuaren gaineko baliabideak
K bulegoak bi baliabide sortu ditu Artistaren Estatutua hobeto ulertzeko xedez. Batak esparru orokorra azaltzen du eta besteak haren eragina Arte Eszenikoen esparruan
2023-06-27